Azaroaren 14an hasiko du denboraldiaurrea OAEko A taldeak

Karkara 2016ko aza. 10a, 18:11

Gorka Aranberri, Bersaitz Azkue, Paul Galdiz, Alexander Esteban, Jon Albisu eta Imanol Garmendia denboraldi berrirako fitxaketak. Irakoitz Etxeberriaz eta Joxean Aizperroz gain, beste bost baja egon dira taldean.

Datorren astelehenean, azaroaren 14an, 2016-2017 denboraldiaurreari hasiera emango dio Orio AEko A taldeak. Pasa den asteartean bildu zen Jon Salsamendi taldeko kideekin, denboraldi hasierako dinamikez hitz egiteko. Taldean aurreko urtetik dauden arraunlariez gain, taldean aurten hasiko direnak ere izan ziren bileran.

Sei fitxaketa

Gorka Aranberri da fitxaketetako bat, zarauztarra arituko da patroi lanetan datorren denboraldian. Salsamendik esan duenez, bi patroi izan nahi ditu taldean aurten. Aranberri ez da Urdaibaitik datorren taldekide bakarra: Bersaitz Azkuek ere Orion egingo du arraun denboraldi honetan. Horrez gain, Pau Galdiz eta Alexander Esteban ere etorriko dira, Kaikutik lehena eta Portugaletetik bigarrena.

Jon Albizuk arrauna utzi zuen 2014an, baina berriz hasi da eta Orion arituko da 2016-2017 denboraldian. Azkenik, Imanol Garmendia ere lehen taldean hasiko da arraunean. Garmendiak ez du esperientzia handirik lehen taldean, aulki mugikorrean ziklo olinpikoan sartuta egon baita.

Zazpi baja

Zazpi dira datorren denboraldian taldean egongo ez diren arraunlariak. Joxean Olaskoaga Aizperro eta Irakoitz Etxeberriaz gain, beste bost arraunlarik utzi dute Orio: Alain Osanbelak, Endika Alberdik, Anartz Larreak, Aritz Etxebestek eta Manuel Lasartek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide