2015eko urriaren 15ean egin zen Orioko Euskaltegiaren inaugurazio ekitaldia. Orduan, duela urtebete, hitzok erabili zituen AEKko ordezkariak: Urteak eman ditugu horrelako hitzarmen bat egin nahian, azken finean, gure helburua, edozeini euskaraz bizitzeko eta euskara ikasteko aukera ematea da.
Antza, oriotarrek ere zerbitzu horren beharra ikusten zuten, erantzuna oso ona izan baitzen eta aurten ere . Orioko Udaleko euskara teknikariaren hitzetan, iazko boomaren ostean aurten matrikulazioa zertxobait jaitsi egingo zela uste zuten. Baina ez da horrela izan. Eta, ondorioz, oso gustura daudela aitortu du Jabier Zabaletak.
- Orion bizi den jendeak baduela gogoa euskara ikasteko eta sentitzen duela horren premia.
- Udalak eta AEKk eskaintzen duten zerbitzua ondo baloratzen dutela.
Euskaltegitik kanpo ere, eskolak
Autoikaskuntzan 27 lagunek eman dute izena eta, horrez gain, lau talde osatu dira maila hauetan:
- A1-A2 maila, goizean. Talde honetan ikasle gehienak iaz A1 maila egindakoak dira. Aurten, beraz, segida emango diote euskalduntzeari.
- A2 maila, arratsaldean. Talde honetan ere iazko ikasleak daude, ikasten segitu nahi dutenak.
- A1 maila, goizean. Aurten euskara ikasten hasiko diren ikasleak dira, 0 mailakoak. Oraingoz, kultur etxean hartzen dituzte klaseak.
- Alfa/B2/C1 maila, arratsaldean. Talde honetan perfil diferentetako ikasleak daude: batzuk euskalduntzetik datoz eta ikasten segitu nahi dute; beste batzuk, berriz, alfabetatu nahi duten edo EGA titulua atera nahi duten euskaldunak dira.