Santa Luziako feriara joango dira abenduaren 13an Orioko Zaharren Babeslekuko kideak. Goizeko 10:30ak aldera Zumarragara iristea aurreikusten dute, han azokaz gozatzeko denbora izateko. Goiza azokan pasako dute eta eguerdian Kiruri jatetxera joango dira bazkaltzera.
Menua ondorengoa da:
- Arrain zopa
- Paella
- Karrillerak patatekin
- Hojaldrezko tarta izozkiarekin
- Ardoa, ura eta kafea
Izen-ematea abenduaren 1ean izango da. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izango da salmenta, Zaharretxean. Izena emateko sozio txartela eramatea derrigorrezkoa izango da eta, bakoitzak, 30 euro ordaindu beharko ditu. Txartela erosi ondoren, pisuzko arrazoirik gabe atzera egiten duenak prezioaren %50a lortuko du.
Bigarren autobusa antolatzeko 30 lagun egon beharko dira izena emanda. Bestela, daudenen artean zozketa egingo da.