Orioko hiru tabernetan dardotan jokatuta –Kalakarin, Aurreran eta Blinken– bi ardo botila irabazteko aukera izango da. Orain hasi eta abenduaren 15a bitarte izango dute horretarako aukera. Hilabeteko epea izango dute dardo jokalariek bi ardo botila irabazteko. Denbora tarte horretan nahi duten egunetan jokatu dezakete.
Jokalari bakoitzak ahalik eta puntu gehien lortzen ahalegindu behar du partidaro. Eta, jokatutako 10 partida onenen baturaren arabera sailkapen orokorra egingo da. Orion taberna guztiak kontuan hartuta egingo da sailkapena. Onenak ardo botila bat irabaziko du. Eta, horrez gain, Orioko hamar onenen artean beste botila bat zozketatuko da.