Peronaren eta Iturainen idatziak Itsas Memoria aldizkarian

Karkara 2016ko aza. 7a, 14:51

Itsas Memoria aldizkari digitalaren zortzigarren zenbakia kaleratu dute. Jesus Mari Peronak eta Iñaki Iturainek artikulu bana idatzi dute aldizkarirako.

Azaroaren 4an plazaratu zen Itsas Memoria aldizkari digitalaren zortzigarren zenbakia. Bi oriotarrek argitaratu dituzten testuak gaztelaniaz idatzita daude. Iñaki Iturainen kasuan, argitaratzen duen lehen gaztelaniazko testua da hau. 

KARKARAren hurrengo bi paperekoetan argitaratuko dugu Jesus Mari Peronak Itsas Memoriarako idatzitako testua. KARKARAn argitaratuko dugun testua Peronak gaztelaniaz idatzi eta Iñaki Iturainek euskaratutakoa da. Izan ere, aldizkari digitalean bi oriotarrek argitaratu dituzten testuak gaztelaniaz idatzita daude. 

Iturainen testuak, aldiz, kontrako bidea egin du. Lehendik KARKARAn argitara emandako artikulutxo askoren bilketa lana egin baitu Itsas Memoria aldizkariko artikulua osatzeko.

Artikuluak irakurtzeko

Artikulu guztiak irakurtzeko aukera dago esteka honetan: http://untzimuseoa.eus/eu/argitalpenak/itsas-memoria. Baina, espreski Jesus Mari Peronaren edo Iñaki Iturainen artikuluak irakurri nahi badituzue: 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide