Lehen egunean Laski garaile

Karkara 2016ko aza. 2a, 10:49

Azaroaren 1ean hasi zen Aiako kintopeko idi dema. Alegriak, Laskik eta Arzadunek hartu zuten parte eta hiruretan plaza gehien lortu zituena Laski izan zen.

Aiako kintopeko idi proben lehen jardunaldia jokatu zen atzo, azaroaren 1ean. Lanean hasten lehena Bermeoko Alegria izan zen. 43 plaza eta 1,37 metro egin zituen bermeotarrak. Atzetik Laski eta Arzadun aritu ziren lanean. Birleko Laskik 52 plaza eta 2,25 metro egin zituen.

Lanean azkena Aiako Arzadun aritu zen. Laskiren marka hobetu behar zuen etxekoak. Bi plazengatik ez zuen lortu, 50 plaza juxtu egin baitzituen.

Datozen egunetako parte hartzaileak

Azaroak 4, ostirala, 22:00etan
Korta jatetxea, Gabiria
Patxi Irarreta, Errenteria
Iñaki Lopategi, Birle

Azaroak 5, larunbata, 22:00etan
Rafa Alegria, Bermeo
Soarte, Elgoibar
Artaso, Elgoibar

Azaroak 6, igandea, 18:00etan.
Matxain, Errenteria
Biyok, Errenteria
Muguruza, Mungia
Kizkurra, Larraul

Azaroak 7, astelehena, 22:00etan
Kamiñoko jatetxea, Murueta
Txokolate, Errezil
Oliden, Orio

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide