Asturiako Aviles herrian jokatu zen Espainiako Super Kopako finala. Urriaren 29an jokatu zen, larunbatarekin. Eneko Eizagirre oriotarrak, Lasarte-Oriako taldeko kideak, txapelketa irabazi egin zuen. Katede mailan lehiatu zen Eizagirre eta finaleraino heldu eta gero, azken norgehiagoka ere irabazi egin zuen oriotarrak.
Lehiakide galiziarren eta asturiarren kontra izugarrizko txapelketa jokatu zuen Eizagirrek, azaldu digu Gorka Aristegik. Bere esanetan denboraldia hasteko modu ezin hobea da hau.