Ipuinak kontatzeaz gain, haurrentzako ipuinak idazten ditu Pello Añorga oiartzuarrak. Bi lan horiek uztartzen ditu Añorgak. Ipuinak kontatzeko garaian garrantzia handia ematen dio ahozkotasunari. Idazketaren arteko desberdintasunik handiena bizitasuna dela uste du artistak, eta bera hori egiten ahalegintzen da, kontakizunak biziak izaten.
Haur eta gazte literaturan lan ugari argitaratu ditu. Idatzitako lanengatik sariak ere jaso ditu Añorgak, azkena iaz, 2015ean. Munstroek ere pixa egiten dute ohean lanarekin VI. Etxepare saria jaso zuen. Euskadi Literatura Saria irabazitakoa ere bada, 2008an,hain zuzen. Jenio gaiztoa lanarekin lortu zuen sari hori.