Herritarren inplikazioa lortu nahi dute Bakeola proiektuan. Ezberdinen arteko elkarrizketak izateko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea eta horretara bultzatu nahi dituzte oriotarrak. Hiru ekitaldi antolatu dituzte horretarako, parte hartzea sustatzeko eta konponbiderako bidean urratsak emateko.
Lehen ekitaldia urriaren 20an egin zen. Mujeres en construcción filma proiektatu zuten Salatxo aretoan. Pasa den ostegunean, urriaren 27an, egin zen bigarren ekitaldia. Zineforuma egin zen kultur etxean. Glencree dokumentala ikusi zuten bertaratutakoek eta ondoren filmean lantzen diren hainbat gai mahai gainean jarri zituzten eta horien inguruan eztabaidatu zuten.
Ekitaldi horren segida izango da biharkoa, azaroaren 3koa. Arratsaldeko 19:00etan Salatxo aretoan bilduko dira herritarrak. Oriotarren ordua da tailerra izango da ostegunekoa.