Oriotarrak saritu dituzte odol emaileei sarietan

Karkara 2016ko urr. 28a, 09:00

Odol emaileen sariak banatu zituzten urriaren 23an. Guztira lau oriotar saritu zituzten. 

Urriaren 23an Gipuzkoako Odol Emaileen Oria Beheko Ordezkaritzak intsignia eta diploma banaketa egin zuen. Oriotik hainbat pertsona joan ziren, eta bederatzi herritarrek jaso zituzten bereizgarriak.

Juan San Sebastianek eta Maria Jesus Azkuek emaile bikainaren diploma jaso zuten, 100 eta 60 aldiz odola emateagatik, hurrenez hurren. Karmele Labakak –40 aldiz– eta Iñaki Arrillagak –50 aldiz– urrezko intsignia jaso zuten. Bernabe Apariciok, Edurne Arregik, Marisa Arruabarrenak, Maribi Artetxek eta Nieves Lopezek zilarrezko intsignia jaso zuten, 25 aldiz odola emateagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide