Bosgarren jardunaldia zen asteburukoa. Etxetik kanpo jokatzen zuten partidua, Villabonan. Egintza taldea zuten aurrez aurre. Oriotarrak taularen postu gorenean zeuden. Villabonatarrak, ordea, azken koskan. Liderra jaitsiera postukoaren kontra, beraz. Partiduak ere alde hori erakutsi zuen. Erraz irabazi zuten oriotarrek, sei goleko aldearekin, 1-7.
Jokatutako bost partidetako lau irabazi dituzte oriotarrek. Jokatu dituzten 15 puntuetatik 13 eskuratu dituzte, eta, gauzak horrela, denboraldiaren hasieran liderrak dira.
Asteburu honetan etxean jokatuko dute, Karela kiroldegian. Gure Txokoa nafarren kontra jokatuko dute.