Ekainaren 5ean herri galdeketa egin zuten Azpeitian. Galdeketa horri jarraipena emango die datorren udaberrian eskualdeko beste sei herritan: Azkoitian, Getarian, Zarautzen, Zestoan, Zumaian eta Orion. Galdeketa baino lehen, berme modura, herritarren sinadurak bildu nahi dituzte. Behin gutxieneko sinadurak lortu ondoren, ofizialki galdeketak deituko dituzte.
Gure Esku Dago dinamikak sustatu arren, herri bakoitzean tokiko batzorde bat antolatu da. Orioko batzordeak duela gutxi egin zuen inkesta KARKARAn batzordearen izena adosteko. Eta, orduan esan bezala, batzordeko kideei herritar gehiago animatzea gustatuko litzaieke. Ateak zabalik dauzkate, beraz.