Laugarrenez jokatu dira akademien arteko estropadak. Donostian jokatu dira, Urumeako uretan. Bast unibertsitatek hartu dute parte: EHUk, Mondragon Unibertsitateak, Deustuk, Tecnunek eta Wroclawek. Azken hau unibertsitate gonbidatua izan da. Hemengo lau unibertsitateetako bat izan da irabazlea, Tecnun.
Tecnun unibertsitateko ontziak alde nabarmenarekin irabazi zuen estropada, erraz. Taldea Orioko eta Donosti Arrauneko arraunlariek osatzen zuten. Orioko ontzitik Itziar Olasagasti eta Eider Arruti ibili dira Nafarroako Unibertsitateko taldean.