Oriotik Zarautzera joaten dira gazte asko eskubaloian jokatzera. Orion bada eskubaloi talde bat, infantil neskena. Baina, behin adinean gora eginda, zailtasunak izaten dira taldeak sortzeko. Zarautzen, ordea, ondo errotuta dago eskubaloia eta horregatik joaten dira asko eta asko hara.
Zarauzko lehen taldean, seniorretan, Atorrasagasti anaiek eta Mikel Amilibiak jokatzen dute. Zilarrezko mailan jokatzen dute, bigarren maila izango litzatekeenean. Zarauzko gizonezkoen bigarren taldean Jorge Adunak eta Jon Aierzak jokatzen dute; emakumezkoen bigarren taldean Maria Azkuek jokatzen du; hirugarrenean, Iñigo Morenok eta Xabat Mujika aiarrak jokatzen dute... eta horrela, zerrenda luzea osa genezake, gazte mailatan pila bat oriotar baitaude.