Aurten ere eskubaloi taldea izango da Orion. Infantil mailako nesken kategoriakoa izango da, berriz ere, taldea. Taldea iazko entrenatzaileetako batek gidatuko du: Idoia Larrañagak. Garikoitz Garagarza aurten ez da Larrañagarekin batera entrenatzaile lanetan arituko, baina, ahal duen heinean, esku bat botako dio egungo entrenatzaileari.
Aurtengo denboraldiko lehen partidua asteburu honetan izan dute, larunbatean. Etxetik gertu jokatu zuten, Zumaiako Pulporen kontra. Partida estua izan zen, oriotarrek oso ondo jokatu zuten, baina ezin zuten Pulpo mendean hartu. 20-18 galdu zuten.