Puntuak pilatu eta pilatu

Karkara 2016ko urr. 17a, 10:53

Areto futboleko taldea izango du aurten ere Oriok. Gipuzkoako Ligako bigarren mailan lehiatuko da Alustiza autobusak Orio taldea.

 

 

Irailaren 24an ekin zioten ligari oriotarrek. 2016-2017 ligako lehen partidua jokatu zuten egun horretan, Tolosan, Laskorain Ikastolako taldearen kontra. Bi goleko aldearekin irabazi zuten etxetik kanpoko partidua, beraz, hiru puntuak eskuratuta hasi zuten denboraldia. 

Tolosaldeko beste talde bat izan zuten aurrez aurre bigarren jardunaldian. Anoetaren kontra jokatu zuten, etxean, Orion. Bolada onari eutsi zioten, 3-2 emaitzarekin irabazi baitzuten. Ligako hirugarren partidua Donibane Pari-Berri taldearen kontra jokatu zuten eta bina berdindu zuten norgehiagoka. 

Laugarren jardunaldia asteburuan jokatu dute oriotarrek. Etxean izan zen partidua, Makax taldearen kontra. Gol askoko partidua izan zen, eta oriotarrak izan ziren sareetara baloi gehiago bota zituztenak. 5-3 irabazi zuten. 

Hiru partidu irabazita eta bat berdinduta, guztira 10 puntu lortuta, bigarren postuan daude sailkapen orokorrean. Aurretik Donibane Pari-Berri taldea daukate, puntutan berdinduta. Horiek ere 3 partidu irabazi eta bat berdindu dute, hain juxtu elkarren aurka 2-2 berdindutakoa. Atzetik Ataun Troskaeta taldea eta Idiazabal Gorrotxategi dauzkate, puntu bakarrera.

Denboraldia ondo hasi dute, hortaz, oriotarrek. Martxa onean ekin diote oraindik luze joango den ligari.

Sailkapena
Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    DONIBANE PARI-BERRI 10   4   3   1   0   0   15   9  
2    ALUSTIZA AUTOBUSAK ORIO 10   4   3   1   0   0   13   8  
3    ATAUN TROSKAETA 9   4   3   0   1   0   18   12  
4    IDIAZABAL GORROTXATEGI 9   4   3   0   1   0   18   9  
5    GURE TXOKOA K.E. 7   4   2   1   1   0   10   12  
6    GAMON IZADI 7   4   2   1   1   0   16   11  
7    MAKAX C.D. 25 URTE 5   4   1   2   1   0   10   10  
8    ANOETA F.T. 4   3   1   1   1   0   9   6  
9    MIREN TABERNA 4   4   1   1   2   0   20   12  
10    BAR KOXKA 4   4   1   1   2   0   10   13  
11    OSTIKO-SINDIKATO TABERNA 4   4   1   1   2   0   7   10  
12    IRUDEK BARRANTOL FK 3   3   1   0   2   0   10   12  
13    LASKORAIN K.E. 0   4   0   0   4   0   4   14  
14    EGINTZA A.F. 0   4   0   0   4   0   5   27  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide