Irakoitz Etxeberriak ez du mirotzen gidaritza eramango

Karkara 2016ko urr. 13a, 15:28

Irakoitz Etxeberriak Orioko Arraunketa Elkartea utzi du. Datorren denboraldian ez da gizonezkoen lehen traineruko patroia izango.

Ez dago ikurriña edo garaipen hobeagorik urte hauetan guztietan zure aldamenean jardun diren zaleek, lagunek, jarraitzaileek... lan hori onartu eta eskertzea baino. Honela agurtu da Irakoitz Etxeberria gaur eguerdian. Sare sozialetan eman du argitara zurrumurruek ziotena.  Agurrean eskerrak eman nahi izan ditu orain arte San Nikolas ontziaren gidaritza eman duen patroiak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide