Hossain Kanaachek irabazi du Tolosako Herri Krosa

Karkara 2016ko urr. 13a, 10:14

Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Tolosako XXIX. Herri krosa irabazi du Hossain Kanaachek. 8,1 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten lasterkari guztiek. 

San Esteban auzo elkarteak antolatutako krosean hartu du parte Hossain Kaanachek eta bera izan da azkarrena. 25 minutu behar izan ditu oriotarrak 8 kilometroko ibilbidea egiteko. Kaanachek Tolosaldeko Atariari egindako adierazpenetan proban egindakoarekin gustura dagoela esan du. Test bat egin nahi nuen. Ez nuen lasterketa ezagutzen eta, egia esan, ezusteko polita izan da niretzat. Lasterketa azkarra da, oso giro polita dago eta gustura egin dut korrika. Azkarra da, haize pixka bat ere bazegoen, eta aldaparik ez dagoenez, aparta da korrika egiteko. Lasterketa guztietan maila ona izaten da, eta gaur zortea izan dut. Indartsu atera nahi izan dut eta, haize pixka bat izan arren, azkar atera ahal izan dugu, eta bakarrik iristea lortu dut

Gainontzeko parte hartzaileen denborak ezin izan dituzte gorde. Akats informatiko bat izan da, eta, ondorioz, gainontzekoen denborak ezin izan dituzte erregistratu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide