Ikasitakoa irakasten

Karkara 2016ko urr. 4a, 14:51

Argazkia: Goiuri Unanue

Goiuri Unanue diseinatzailea joskuntzaren gaineko eskolak ematen hasi da Zarautzen, Lola botona izeneko mertzerian.

Eskolak astelehentik larunbatera izango dira jantzigintzaren hainbat alor lantzeko aukera izango da: ebaketa, puntua eta gantxiloa, arropen kustomizazioa, ebaketa eta jantzigintza, eta patchwork. Eskolak goizen, arratsaldean eta eguerdian jaso ahal izango dira. Hau da asteko ordutegia:

Astelehena

10:00 – 12:00
Ebaketa

15:00 – 17:00
puntua eta gantxiloa

17:00 – 19:00
19:00 – 21:00
puntua eta gantxiloa

Asteartea

15:00 – 17:00
ebaketa eta jantzigintza

17:00 – 19:00
patchwork
19:00 – 21:00
ebaketa eta jantzigintza

Asteazkena

10:00 – 12:00
puntua eta gantxiloa

15:00 – 17:00
puntua eta gantxiloa

17:00 – 19:00
19:00 – 21:00
puntua eta gantxiloa

Osteguna

15:00 – 17:00
ebaketa eta jantzigintza

17:00 – 19:00
patchwork
19:00 – 21:00
ebaketa eta jantzigintza

Ostirala

10:00 – 12:00
Ebaketa

15:00 – 17:00
puntua eta gantxiloa

17:00 – 19:00
19:00 – 21:00
puntua eta gantxiloa

Larunbata

10:00 – 12:00
Puntua eta gantxiloa + arropen kustomizazioa + ebaketa eta jantzigintza

Taldeak osatzeko kopuru minimo bat jarriko duela aurreratu du Unanuek eta jasotako eskaeraren arabera ordutegia egokituko du, hau da, jendearen eskarira egokituko da. Ikastaro horiez gain, heldu eta haurrentzat tailer monografikoak emango ditu. Nezerrerak, pultserak, lepokoak, Gabonetako gaileta apainduak eta antzerakoak egiten ikasteko eskolak ere emango ditu.  Ikastaroetako materiala eskolak emango diren mertzerian erosi daitezke, eta, ikasleek, %10eko beherapenak izango dutela gaineratu du.   Interesa duenak 615 722 924 telefonora deitu dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide