Hasieratik aurrea hartu zuen Perfumerias Avenida taldeak. 10-0 aldea lortu zuten lehen minutuetan. Hasiera estu hori eta gero, IDK Gipuzkoak Salamancako taldearen defentsa haustea lortu zuen. Joko dinamikoago eta erosoago bat egitea lortu zuen eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten. Hala ere, ezinezkoa izan zen aurkariari aurrea hartzea eta atsedenera 14 puntu atzetik zirela iritsi ziren, 55-41.
Bigarren zatian ez zuten amore eman. Hori markagailuan islatu zen. 55-54 emaitza izatera iritsi ziren, gertu egon ziren. Baina Salamancako taldeak gogor eutsi zion garaipenari. Markagailuan aurrean zirela bukatu zuten partidua. 89 eta 72 emaitzarekin amaitu zen partidua, Perfumerias Avenidaren alde.
Sara Iparragirreren taldeak ezin izan zuen Espainiako Superkopa irabazi, beraz. Hala ere, esperientzia bat gehiago bizitzeko aukera izan zuen saskibaloi jokalari oriotarrak.