Sagardoa egiteko, sagar biltzeko

Karkara 2016ko ira. 29a, 10:05

Sagar biltzeko sasoian gaude, eta, horregatik, sagarra biltzeko txangoa antolatu du Iturraran parketxeak Satxota sagardotegiarekin elkarlanean.

Urriaren 2an, igandean, 11:00etan hasi eta 12:30ak arte, Satxota sagardotegian sagarra biltzeko aukera egongo da. Sagarra bildu eta gero, sagardoa egiten da; beraz, sagarrak jaso ondoren, sagardo dastaketa egingo da. Sagardoa dastatzeaz gain, pintxoak ere jango dituzte. Eta, hori guztia, gaian jantzia dagoen langile baten azalpenaren laguntzarekin. 

Honela, sagarrondotik tolarerako prozesua, tolaretik kupelakoa eta kupelatik botilarakoa ezagutu ahal izango dute parte hartzaileek. Sagar bilketa nola egiten den, sagar mota desberdinak zeintzun diren... denetik ikasi ahal izango da.

Txangoaren kostua 8,50 eurokoa da. Erreserbak bi modutara egin daitezke, 943 83 53 89 telefonora deituta edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide