Hastear dira Laurgaingo sanmigelak

Karkara 2016ko ira. 28a, 09:14

Etzi hasiko dira, ostegunarekin, irailaren 29an. Hiru eguneko iraupena izango dute, larunbatean bukatuko baitira. Ostiralean auzo afaria izango da 25 euroren truke. Izena festak hasi aurretik eman beharko da Iturriozena tabernan.

Irailak 29, osteguna –San Migel eguna–

•10:30etan San Migel meza
•ondoren hamaiketakoa gertutatzen den guztientzat
•jarraian herri kirol erakustaldia.

Irailak 30, ostirala

•21:00etan auzo afaria
Menua: tomate entsalada+urdaiazpiko tortila+ txuleta+ azkenburukoa+ kafea+ kopa
25 euroren truke, Atseden Toki elkartean. Izena irailaren 29a baino lehen eman behar da, hau da, gaur da izen emateko azken eguna. Izena Iturriozena tabernan eman beharko da.
•segidan IZER ETA ALABIERREKIN erromeria oinak ondo nekatu arte.
 
Urriak 1, larunbata

•arratsaldeko 17:00etan ume jolasak eta txokolate jana
•18:30ean tortila patata lehiaketa.
• 23:00etatik aurrera erromeria Elustondo anai-arrebekin
 
 
 
 
 
 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide