Eguerdi aldera iritsi ziren Tolosara oriotarrak. Olatz Peon alkateak egin zien harrera arraunlariei eta zuzendaritza taldeko kideei. Gizonezko arraunlariak aurretik egonak dira Tolosan, zaleekin bazkaritan, baina nesken lehen urtea zen. Horregatik, Nadeth Agirrek alkateari eta elkarteko kideei eskerrak eman nahi izan dizkie lehendabizikoz berak ere gonbidatzeagatik.
Harreraren ondoren txarangarekin kalez kale ibili ziren; eta, gero, Arco-Iris Ortzadar elkartean bazkaldu zuten.