Ana Priede legebiltzarrerako PSE-EEren zerrendan dago

Karkara 2016ko ira. 23a, 10:22

Igande honetako hauteskundeetan Euskadiko Legebiltzarkideak zeintzun izango diren erabakiko da. PSE-EEren zerrendan Ana Priede dago.

Ana Priede Orioko PSE-EEren zinegotzia da. Azken hauteskundeetan galdua zuen eserlekua berrekuratu zuen PSE-EEk eta aulki horretan tokia hartu du Priedek. Geroztik udalean dabil. Gobernu batzordeko kide da Jose Anjel Zaldua, Angel del Hoyo eta Lourdes Salsamendirekin batera; eta, horrez gain, batzorde informatzaile guztietan hartzen du parte.

Ate joka dauden legebiltzarreko hauteskundeen zerrendako kide ere bada Priede. Zerrendako 21. postuan dago Priede.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide