Orio garbian laberik ez taldeak antolatuta, irailaren 14an Salatxo aretoan Osasuna eta errausketa hitzaldia izan zen. Maialen Berridi eta Xabier Mitxelena famili medikuek errauste plantek pertsonen osasunean izan dezaketen arriskuak azaldu zituzten. OEIT taldekoak dira Berridi eta Mitxelena.