Jose Ignacio Manterolak Italiako Tor des Geantseko Endurance Trailean hartu du parte. Txapelketa igandean hasi zuen, 10:00etan, eta handik aste betera bukatu zuen, ostiralean, 14:22ean.
339 kilometroko distantzia egin du bost egunetan Jose Ignacio Manterolak. Guztira 765ek hasi zuten lasterketa, 675 gizonek eta 90 emakumek. Amaieran ordea, 446 lasterkari besterik ez zeuden. Eta, 446 horien artean, 133. postuan bukatu zuen Manterola oriotarrak. Helmuga zeharkatzean kronometroa 124 ordu, 22 minutu eta 18 segundotan gelditu zuen.