Gertu dira Gazte Festak. Datorren ostiralean, irailaren 24an, zazpigarrenez hasiera emango zaie herriko gazteek gazteentzat antolatutako festei. Iazkoekin alderatuta, berrikuntza zahar bat izango da: aurten berriz egingo da piraten danborrada.
Aurtengoan, beraz, ez da faltako Orioko Gazte Festetako ikur bihurtu den ezer: danborrada, baltsa lasterketa, paella lehiaketa, elektrotxaranga, diana... dira urtez urte errepikatzen direnak eta arrakasta gehien dutenak. Baina badira egitarauan beste hainbat ekintza ere. Kontzertuak izango dira ostiral eta larunbat gauetan. Igandean, goizez, umeek, herriko gazteenek izango dute Gazte Festez gozatzeko aukera. Arratsaldean, ajeari laguntzeko, monologoa eta argazki emanaldia izango dira gaztetxean.
Hau da Orioko 7. Gazte Festetako egitarau osoa:
Irailak 23, ostirala
- 22:00 - Piraten Danborrada gaztetxetik hasita
- 00:00 - Kixkurneren igoera plazan
- Ondoren: Kontzertuak plazan
Reggae Orio Band eta DJ Gurru
Irailak 24, larunbata
- 10:00 - Baltsa lasterketa, ikastolako arranplatik gaztetxera
- Ondoren: Kamiseta banaketa
- 12:30 - Paella Lehiaketa gaztetxean
- 14:30 - Bazkaria
- 18:00 - Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar
- Jarraian: Kontzertuak plazan
Gabezin eta 80eko musika Arrutirekin
Jolasak ere izango dira
Irailak 25, igandea
- 07:30 - Diana gaztetxetik hasita
- 11:00 - Altxorraren bila gaztetxoentzat gaztetxetik hasita
Haurrak eta gurasoak pirataz jantzita, aurpegia margotu gabe - 13:00 - Jolasak plazan
- Ondoren: parte-hartzaileentzat mokadutxoa
- 19:00 - Monologoa: Euskaldunak eta sexu topiko tipikoak Ximelen ahotik
- Jarraian: Festetan ateratako argazki emanaldia
Bidali zure argazkiak 628355211 zenbakira - Bukatzeko: Kixkurneren jaitsiera
Baltsa lasterketa
Irailaren 24an, larunbatean, izango da baltsa lasterketa. 10:00etan hasiko da Ikastola ondoko arranplan eta Etxeluzeraino izango da ibilbidea.
Baltsa eraikitzeko hainbat erraztasun eman nahi dituzte antolatzaileek. Batetik, flotagailu modura erabiltzeko, poltsa puzgarriak eska daitezke oriokogaztetxea@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Poltsa bakoitzak 5 euroko kostua izango du.
Bestetik, Gaztetxean baltsa eraiki eta gordetzeko aukera izango da. Helbide berera idatzi behar da horretarako.
Paella lehiaketa
Baltsak gaztetxera iritsi ahala paella lehiaketako kamiseten banaketarekin hasiko dira. 12:30ean hasiko da lehiaketa, Etxeluzen bertan. Txartelak salgai daude ostegunera arte; Kolon Txiki, Hatoz, Kalakari eta Errusta tabernetan eros daitezke 12 euroren truke.
Antolakuntzak arroza, tipula, baratxuria, olioa eta gatza jarriko ditu paellak egiteko; gainontzeko osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu. Ogia, txotxa, postrea, kafea eta kopa ere antolakuntzaren kontu izango dira.