1000 metro igerian, 35 kilometro bizikletan eta 8 kilometro korrika. Horiek ziren Menorkako triatloian, short kategorian, egin beharreko lanak. Oriotik hara joan dira Aramendi eta Arteaga, aurten triatloia probatzen hasi baitira eta distantzia laburreko probak egiten baitituzte.
Menorkakoak ohikoak baino distantzia handiagoa zuen arren, denboraldiari bukaera ona emateko ideia ona iruditu zitzaian hara bidaiatzea. Esperientzia ederra izan dela azaldu dute eta hurrengo urtean errepikatzeko asmotan daudela gaineratu dute. Akaso distantzia handiarekin ere saiatuko direla gehitu dute barrezka.
Gainera, 23 urte azpikoen mailan lehena izan da Ruth Aramendi eta Amaia Arteaga 12. postuan sailkatu da Senior mailan. Behin lasterketa bukatuta, islaz gozatzen daude bi lagunak.