Ostiralean Bigarren eskuko azoka antolatu zuen Herrio Natur Taldeak Mugikortasun astearen baitan. Mugikortasunarekin lotura daukaten materialak saldu zituzten: bizikletak, patineteak, patinak, kaskoak... Bizikletaren oinarrizko mantenuaren tailerra ere egin zuten.