765 partaidek hasi zuten Tor des Geantseko Endurance Trail proba. Irailaren 11n hasi zen lasterketa eta irailaren 18an bukatuko da. Igandetik igandera iraungo du Italiako lasterketak eta guztira 330 kilometro egin beharko dituzte partaideek.
Ostegun gauean, 22:46ean, 483 kirolarik jarraitzen zuten lasterketan. Ordu horretarako Manterola oriotarra 122. postuan zegoen sailkapen orokorrean eta 41. postuan beteranoen kategorian. Azken datuen arabera Manterolak 124 ordu, 22 minutu eta 18 segundo daramatza proban eta 133. postuan dijoa.