Orioko pelotariek larunbatean ekingo diote denboraldiari. Arratsaldeko 17:00etan hasita jokatuko diren bi partidekin emango zaio hasiera aurtengo Orioko Pilota Elkartearen denboraldi berriari.
Partidetako bat eskuz binakakoa izango da, Gipuzkoako txapelketa nagusiko 3. mailakoa. Aritz Lertxundi Makazagak eta Ibon Aranaldek Orio ordezkatuko dute eta Hernaniren kontra jokatuko dute.
Hurrengo partidua gomazko paleta modalitatekoa izango da. Gipuzkoako txapelketan emakumezko nagusien 2. mailako oriotarrak Hernaniren aurka lehiatuko dira. Orioko bikotea Mirari Etxegiak eta Naroa Beldarrainek osatzen dute.
Orioko Pilota Elkarteko arduradunek frontoira agertzeko gonbita egiten die oriotarrei, pelotariak animatzera.