16 urte bete ditu Aratz Olidenek. Eta, adin horrekin, pelotari seniorrek eta etorkizunekoek osatutako txapelketan hartuko dute parte. DV Torneoaren 25. edizioa da aurtengoa. Txapelketa entzutetsua da, afizionatu mailan ezagunenetakoa. Guztira 64 pelotarik hartuko dute parte. Guztiek profesionaletara salto egiteko ametsa dute, iaz Erostaber, Arteaga, Elortdi, Imaz, Ugalde, Laso eta Martijak egin zuten moduan.
Txapelketa larunbatean hasiko da, Getarian. Pelotariak lau taldetan banatu dituzte. Oliden II taldean dago etorkizunekoen kategorian, Elola, Aurrekoetxea, Usandizaga, Salaberria, Ibarzola, Anso eta Aizpuruarekin batera. Txapelketaren finala abenduan izango da, Zumarragan.