Olidenek bigarren egin du Elorrion

Karkara 2016ko ira. 14a, 14:15

Astelehenean bukatu zen Elorrioko idi proba txapelketa. Iñaki Oliden bigarren postuan sailkatu zen, 49 plaza lortuta. 

Elorrion izan da azken idi proba txapelketa. Astelehenean bukatu zen, ordura arte lau saio onenak egin zituzten probalariekin. Tartean zen Iñaki Oliden oriotarra. 

Asteleheneko finalean lanak egiten hirugarrena izan zen. Ordura arte Lopiortuk lortu zuen markarik altuena 48 plazarekin. Iñakik, ordea, aurrea hartu zion Lopiorturi. 49 plaza egitea lortu zuen oriotarrak. Jokatzen azkena Kamiñoko izan zen eta honek aurrekoen marka hobetu zuen. Olidenek bigarren egin zuen, beraz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide