Erromerietan geldirik ez gelditzeko, plaza dantzen ikastaroa

Karkara 2016ko ira. 15a, 16:08

Urtero bezala, aurten ere Euskal Dantzen ikastaroa antolatu du Talai Mendi elkarteak. Irailaren 28an hasiko dira eskolak.

Fandangoa, arin-arina, mutxikoak, larrain dantza eta beste hainbat dantza ikasteko aukera eskaini nahi die Talai MEndik 18 urtetik gorako herritar guztiei. Irailaren 28an hasita, asteazkenero, gaueko 21:00etan Kosta Tailerrean elkartuko dira plaza dantzak erakusteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide