Patxi Oliden Zinemaldian izango da Surfers´ Blood filmaren estreinaldian

Karkara 2016ko ira. 15a, 11:00

Argazkia: Iñigo Gaiton
Patrick Trefzek zuzenduriko filma Zinemaldiko Savage Cinema atalean sartu dute, eta Patxi Oliden da protagonistetako bat.

 

Larunbatean hasiko da Donostiako Zinemaldia, hilaren 17an. Jaialdiko lehen egunean, Savage Cinema sailean, 19:30ean, Surfers Blood filma aurkeztuko du ameriketan bizi den Patrick Trefz surf zinemagile alemaniarrak. Filmeko protagonistetako bat Patxi Oliden da, eta, antza, filmaren estreinaldian Donostian izango da. Mikel Agotek ere badu tartea dokumentalean. 

Filmak surf munduan proiekzio internazionala izango duenez, Orioko Surf Taldeak gonbita luzatu die oriotarrei, Donostiako estreinaldian Patxi eta Mikelekin egon eta filmaz goza dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide