Surfilmaldia, bigarrenez Orion

Karkara 2016ko ira. 13a, 10:45

Ostiralean, hilaren 16an, Orioko bigarren Surfilmaldia izango da. Arratsaldeko 21:00etan izango da ekitaldia, Salatxo plazan. 

Iaz bezala, aurten ere Surfilmaldia izango da Orion. Bigarrenez ospatuko da. Oriotarrek parte hartu duten filmak proiektatuko dira, guztiak surfaren ingurukoak. Film berriek nahiz zaharrek beteko dute karteldegia, iraganarena begirada egiteaz gain, egungo errealitatea ere kontatuko da pelikuletan. 

Filmez edo film laburrez gain, musikak ere izango du protagonismoa. Filmen baten emisioan zuzeneko musika egongo da, hau da, filmari soinu banda zuzenean jarriko diete.

Arratsaldeko 21:00etan hasiko da jaialdia, Salatxo plazan. Eguraldi txarra egingo balu Salatxo aretoan izango da festa.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide