Irailaren 15a bitarte eman daiteke posta bidezko botoa

Karkara 2016ko ira. 8a, 08:40

Aldi baterako atzerrian daudenek, atzerrian bizi direnek eta Espainiatik botoa postaz eman nahi dutenek irailaren 15a bitarte dute horretarako epea.

Irailaren 25a Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde igandea izango da. Oriotarrak eta aiarrak bozka ematera joango dira, hautetsontzietan botoa uztera. Baina badira bozka lekuetara joan ezin dutenak, besteak beste, kanpoan bizi direlako. Horiek irailaren 15a arte eman dezakete botoa, posta bidez. 

Posta bidezko botoaren inguruko informazioa lortzeko posta bulegora joan behar da. Edo, bestela, webgunean eskuratu daitezke botoa emateko argibideak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide