Ostiralean bukatuko da Piraten Danborradan izena emateko epea

Karkara 2016ko ira. 6a, 15:43

Irailaren 23an, ostiralean, izango da danborrada. 

Dagoeneko pasa da ia urtebete Gazte Festak Oriora itzuli zirenetik. Aurten ere izango dira, eta festen antolakuntzan buru-belarri dabiltza herriko gazteak; eta aurtengo festetan aurretik egiten zen Piraten Danborrada antolatu dute. 

Irailaren 23an, ostiralean, izango da danborrada. 22:00etan hasiko da Etxeluzen eta plazan amaituko da Kixkurneren jaitsierarekin. Horrela, Orioko 7. Gazte Festei hasiera emango zaie.

Izena eman nahi duenak irailaren 9ra arte izango du aukera Hatoz, Kalakari, Errusta eta Kolon Txiki tabernetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide