Mus txapelketa Gazte Festak girotzen hasteko

Karkara 2016ko ira. 7a, 09:00

Irailaren 16an, ostiralean, izango da txapelketa Etxeluzen

Gazte Festak girotze aldera mus txapelketa antolatu dute Etxeluze gaztetxean. Irailaren 16an, ostiralean, izango da txapelketa, 22:30etik aurrera. Izen-ematea gaztetxean bertan izango da, 22:00ean, eta parte hartzeko bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Lehenengo eta bigarren bikoteentzat sariak egongo dira. Txapelketa irabazten dutenek txuleta, txakolina, gazta eta Gazte Festetako kamiseta bana jasoko dituzte. Bigarren egiten duen bikoteak txakolina, gazta eta kamisetak izango ditu sari moduan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide