Espainiako Itzulia bihar Urola Kostatik pasako da, tartean Oriotik. Horrek eraginak izango ditu zirkulazioan. Batetik, N-634 errepidean, Orio parean, zirkulazioa moztu egingo da 13:30etatik aurrera, txirrindulari guztiak pasa arte. Tarte horretan ezingo da ez Orion sartu, ez Oriotik atera.
Bestetik, Oriotik Donostiarako bidea hartuko dute txirrindulariek. Donostiara Igeldoko bidetik joango dira, beraz, errepide hori ere itxi egongo da. 9:00etatik 16:00etara egongo da errepidea zirkulazioari moztuta, baina auzotarrek 11:00ak bitarte erabili ahal izango dute.
Igo beharreko gainetako bat, Orion
Bilbotik abiatuko da 13. etapa eta Nafarroan bukatuko da. Urola kostako Zumaia, Getaria, Zarautz eta Oriotik pasako dira txirrindulariak. Guztira 214 kilometro egin beharko dituzte bizikleta gainean eta lau gain igo beharko dituzte. Gain horietako batn Orio eta Igeldo mendia lotzen dituena izango da. 5,3 kilometro maldan gora egin beharko dituzte.