Aurtengo arraun denboraldia oraindik amaitu ez bada ere, hurrengoari begira jarri da dagoeneko Orio Arraunketa Elkartea. Orio AEn izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta deialdia zabaldu diote arrauna gustuko duen eta praktikatu nahi duen orori.
Denboraldi hasiera aurretik, harrobian izena eman nahi dutenekin bilerak egingo dituzte. Hauek dira bileren datak_
- Alebinak –2005-2006 urteetan jaioak–: irailaren 14an, 16:45ean.
- Infantilak –2003-2004 urteetan jaioak–: irailaren13an, 17:30ean.
- Kadeteak –2001-2002 urteetan jaioak–: irailaren 14an, 17:30ean.
- Jubenila –1999-2000 urteetan jaioak–: irailaren 13an, 18:15ean.
Bilera guztiak Arraunetxen egingo dituzte.