Marmitako afaria antolatu du Orioko EH Bilduk

Karkara 2016ko abuztuaren 26a

Irailaren 2an egingo dute afaria, Balea elkartean. Kolon Txikin eman daiteke izena, abuztuaren 29ra arte.

Marmitako afaria antolatu du Orioko EH Bilduk irailaren 2rako. Balea elkartean egingo dute afaria, 21:00etan. Izen-ematea irekita dago; joan nahi duenak Kolon Txikin eman dezake izena, abuztuaren 29a baino lehen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide