Gor Gazteriaren Estatu Kanpaldia Txurrukan

Karkara 2016ko abu. 3a, 10:18

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak antolatuta, 120 gazte inguru daude aterpetxean egun batzuk pasatzen

Pasa den astelehenetik, abuztuaren 1etik, Gor Gazteriaren IX. Estatu Kanpaldia egiten ari dira Txurrukako aterpetxean. Pertsona Gorren Elkarteen Euskal federazioak antolatuta, 120 gazte inguru daude bertan egun batzuk pasatzen.

18 eta 30 urte bitarteko pertsona gor eta gor-itsuak mugak gainditzeko daudela erakusten ari dira kanpaldian. Ekintza ugari egin eta egingo dituzte egunotan. Urpekaritza, mendi ibilaldiak, surfa, arrauna, film laburrak eta Donostiako San Telmo museora bisita dira, besteak beste, horietako batzuk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide