Abuztuaren 20ko asteburuan hasiko da futbol liga eta Realak Anoetan jokatzen dituen partidak ikustera joateko autobusa antolatu nahi du Salatxo tabernak. 2016-2017 denboraldiko bonoak 130 euroko prezioa izango du eta izen ematea Salatxo tabernan bertan egin beharko da datozen egunetan. Denboraldia hasi aurretik erabiltzaileen zerrenda osatua izan nahi dute antolatzaileek.