Urtero bezala, Trophée Teink batel estropada Orion izan da

Karkara 2016ko abu. 5a, 08:25

Laredotik hasita, euskal kosta hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du estropadak. Laugarren etapako geldialdia Orion egin dute.

1992an euskal kostaren bazterretik arraun egitea erabaki zuten lau lagunek, battelekuekin. Urte bat beranduago, Ur Ikara elkartea sortu eta Trophée Teink estropada antolatzen hasi ziren. Abuztuko lehen egunetan, sei jardunalditan, Laredotik Hendaiara joatea du helburu estropadak.

Urtero bezala, Orion geldialdia egin dute. Mutrikutik abiatu eta 13 milia egin ondoren, bart Oriora iritsi eta herrian pasa dute gaua arraunlariek. Gaur, abuztuaren 5ean, Pasaiarantz abiatu dira, 11 miliako jardunaldia aurretik zutela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide