Bateletan bi bandera eta trofeo bat

Karkara 2016ko abuztuaren 2a

Asteburuan Loiolan Batel Lehiaketa izan zen. 

Infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan jokatu ziren estropadak. Infantiletan, trofeoak jokatu ziren eta mutilek trofeo hori irabazi zuten. 4:26:40 denborarekin estropada irabazi zuten eta aurrea hartu zieten zarauztarrei eta oriotarrei. Nesketan, A taldeak bigarren egin zuen eta B taldeak hirugarren.

Emakumezkoetan, jubenilen eta kadeteen kategoriak elkarrekin egin zuten arraun. XV. Loiolako bandera oriotarrek irabazi zuten. 27 segundoko aldeagatik berak izan ziren txapeldunak 9:00:65 denborarekin. 

Gizonezkoetan ere bi kategoriek elkarrekin egin zuten arraun. XXXVII. Loiolako Bandera Oriok irabazi zuen 8:16:84 denborarekin. Orioko beste bi ontziek, B eta C batelek, bosgarren eta seigarren egin zuten. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide