Goizean goiz irekiko ditu ateak Arkupe elkarteak antolatutako Stock azokak, 10:00etan. Bi egunez luzatuko da azoka, larunbaten hasi eta igandera arte. Bi egunetan 10:00etan hasiko da azoka eta 20:00etan itxiko da.
Orain arte, larunbatak izan dira egunik jendetsuenak; eta, igandeak, lasaiagoak izan dira. Aurten ere beste urteetako tendentzia errepikatzea espero da.