Marrazki bat esaldi, bi kontu-kontari saioa izango da haurrentzat ostegun honetan. Beatriz Egizabal izango da saioa gidatuko duena. Egizabalek laborategian egiten zuen lan; baina, lana utzi eta ipuin-kontalari lanetan hasi zen. Liburutegi, ikastetxe, kultur-etxe, taberna eta beste hainbat tokitan aritzen da haur, gazte nahiz helduei kontuak kontatzen.
Oraingo honetan Orion izango da. Haurrei zuzendutako emanaldia eskainiko du. Hitza eta irudia nahastuko ditu emanaldian.