Easo abesbatza eta Newman Sound kanadar abesbatza elkarrekin arituko dira asteazken honetan Orioko parrokian. Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan antolatutako emanaldia da. Kanadako folkloreak bat egingo du euskal folklorearekin. Kontzertua doakoa izango da.
Kantu tradizionalak kantatuko dituzte, gehien bat; baina, kantu horiez gain, Angel Illarramendik sortutako abestia bat ere kantatuko dute. Abestia asteazkeneko kontzertuan estreinatuko da.