Kontuak kantatuko dituzte Abaromendin

Karkara 2016ko abu. 9a, 11:42

Ostegun honetan, abuztuaren 11n, 19:30ean, Kontu eta kanta saioa izango da haurrentzat Abaromendi parkean.

Fernando Abustegi izango da ostegun honetan Abaromendin kontuak kontatzen eta kantuak kantatzen arituko dena. Bi diziplinak uztartuko dituen emanaldia eskainiko du Elizondoko kazetariak: istorioak eta musika.

Abustegi ipuin kontalaria da, baina, horrez gain, bertsolaritzarekin lotutako hainbat jardunetan ere aritzen da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide